argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako osasun kontseilari ohiak azaldu du Del Burgok jasotako dirua berarentzat zela
  • Calixto Ayesa Nafarroako Gobernuko osasun kontseilari ohiak komunikatu bat plazaratu du Luis Barcenasen dokumentuetan Jaime Ignacio del Burgoren izenean agertutako ordainketak berarentzat zirela esanez. Kargua hartzean kontsulta itxi behar izateagatik alderdiak emandako “behin-behineko konpentsazioa” dela azpimarratu du.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko otsailaren 04a
Calixto Ayesa Nafarroako Gobernuko osasun kontseilaria izan zen (Argazkia: EFE)

1991ean, UPN eta PPk Nafarroako Gobernurako akordioa sinatzean, Alderdi Popularreko zuzendaritzak kontseilaritza onartzeko eskatu ziotela aitortu du Ayesak. Karguak bere dermatologia kontsultaren itxiera zekarren, hau da, bere familiarentzat “galera ekonomiko larria”. Horregatik, haren esanetan alderdiak konpentsatzeko erabakia hartu zuen eta, bere ustez, diru hori jasotzeak  “ez zituen orduko arauak hausten”.

Beraz, Luis Bárcenas Alderdi Popularreko diruzain ohiaren kontabilitatean 1991 eta 1992 urteetan Jaime Ignacio del Burgo orduko diputatuari agertutako 3.900.000 pezetako -23.439 euro- ordainketak Calixto Ayesarentzat ziren. “Enkarguz” hartzen zituen del Burgok, “Madrilen zuen presentzia dela eta”.