Kaliforniak (AEB) jarraitzen du buruetako bat izaten energia berriztagarrien aldeko politiketan. Bide horretan, Kaliforniako Energia Batzordeak aho batez onartu du 2020. urtetik aurrera eraikiko diren etxe guztiek, derrigor, eguzki-panelak izan beharko dituztela. Batez beste, hipoteka 40 dolar garestituko dela aurreikusten dute, baina energiatan 80 dolar aurreztuko direla.
Aho batez hartu du erabakia Kaliforniako Energia Batzordeak. Lege berri honekin energia aurreztu nahi da eta aldaketa klimatikoari aurre egin nahi zaio. 2020. urtetik aurrera ezarriko da legedi berria eta, ordutik aurrera eraikitzen diren etxe guztietan eguzki-panelak ezarri beharko dira.
Kaliforniak urteak daramatza energia berriztagarrien aldeko politikak ezartzen. Azken urteotan 42 milioi dolar inbertitu ditu eguzki-energia bultzatzeko eta eguzki-panelak doan banatzen ditu diru-sarrera gutxiko familien artean. Kaliforniako etxebizitzen %20ak dagoeneko eguzki-panelak ditu.
Neurri honen aurka egin dute errepublikarrek, etxebizitzen prezioak igo egingo direla esanez. Kaliforniako Gobernuak eman dituen datuen arabera, ostera, hilero 40 euro aurreztuko lituzke familia bakoitzak, batez bete: hipoteka 40 euro igo daitezke, baina energia-kontsumoan 80 euro aurreztuko lituzke familia bakoitzak.
Albiste hau Sustatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.