CAFeko langileek enpresak onartutako lan erregulazio espedientearen aurkako manifestazioa egingo dute gaur Gipuzkoako hiriburuan. Autobusetan joango dira CAF Beasaingo egoitzatik irtenda. Donostiako autobus geltokian hasiko da manifestazioa goizeko 10:30ean eta hiriko kaleetan zehar ibiliko dira Boulevardera iritsi bitartean.
Beasaingo lantokian lau orduko lanuztea egin zuten atzo, bosgarren protesta eguna zen eta enpresak jakinarazi zuenez ekoizpen lerro guztiak gelditu ziren.Halaber, Ordiziako kaleetan zehar manifestazioa egin zuten “Gaurko borroka, biharko enplegua, ERErik ez” zioen pankartaren atzean. Azoka eguna zela baliatuz jende asko bildu zen manifestaziora tartean Beasaingo eta Ordiziako alkateak.
Beasaingo hitza-tik hartutako bideoa