argia.eus
INPRIMATU
CAFek 300 milioi euroan erosi du autobus-enpresa poloniar bat
  • Solaris enpresa oso ezaguna da mugikortasun elektrikoa erabiltzeagatik hiriko garraioetan.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 04a
Vectiaren autobusa, CAFek sortutako enpresa (Argazkia: Movilidad electrica)

CAFek zabaldutako informazioaren arabera, Solaris enpresa poloniarrak bi instalazio ditu Polonian. Eragiketa honi esker “autobus sektoreko liderretako bat” bihurtu dela adierazi du CAFek.

444 milioi euroko irabazia izan zuen Solarisek iaz eta 2.319 pertsonak egiten dute lan enpresan. 2017an 1.397 autobus saldu zituen, 700 hiritan eta 32 herrialdetan baino gehiagotan funtzionatzen dutenak.

2013an CAFek Castrosuarekin batera filial bat sortu zuten: Vectia. Autobus hibrido eta elektrikoetan espezializatuta dago eta erosketa honekin bultzada berria eman nahi dio ildo horri.