argia.eus
INPRIMATU
CAF eraikitzen ari den Jerusalemgo Tren Arinean boikot ekintza egin dute hondeamakinara igota
  • Israelek okupatutako lur palestinarretatik pasako den trena eraikitzen ari da CAF, eta obretan bertan ekintza egin dute hainbat aktibista israeldarrek, enpresa euskaldunari eskatzeko proiektua bertan behera utz dezala: hondeamakina batean igo dira astearte goizean; polizia israeldarrak jaitsiarazi ditu.

ARGIA @argia 2020ko abenduaren 15
Argazkia: @OrenZiv1985

Aktibisten arabera, Jerusalemgo Tren Arinaren helburua da lur palestinarretan dauden Israelen asentamenduak handitzen eta egonkortzen laguntzea, azken buruan palestinarrak Zisjordaniatik eta Jerusalem Ekialdetik botatzeko. “Etorri gara CAF enpresari gogoraraztera asentamendu israeldarrentzako azpiegiturak, tren hau barne, nazioarteko eskubidearen urraketa larria direla. Proiektutik erretiratzeko unea orain da”, adierazi du Sarah Rosen aktibistak, Eau de CAF Twitter kontuak jaso duenez.

Aktibistek lortu dute obrak bi orduz gelditzea. Ondoren, Israelgo poliziak bota egin ditu.

CAF enpresako langileen batzordeak berak eskatu zion enpresari ez leihatzeko tren proiektu horretan, eta Euskal Herriko eragile internazionalistek eta beste hainbat mugimenduk eta pertsonek salatu dute enpresaren jarrera, “CAF, jaitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik” kanpainaren barruan.

Poliziak aktibistak bota dituen unea bideoan jaso dute Eau de CAF kontuan: