argia.eus
INPRIMATU
Cabacasen senideek ardurak bizkorrago argitzeko eskatu diote EAEko fiskal nagusiari
Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko azaroaren 25
Cabacas auzian justizia eskatzeko egindako manifestazioetako bat. (Argazkia: www.arainfo.org)

Calparsorok esan du aukerak aztertzera konprometitzen dela: “Tentu handiz entzun dut senideek fiskaltzari egindako eskaera eta nire esku dagoen guztia egingo dut”.

Ordubete inguruz batu da fiskal nagusia Cabacasen senideekin eta hauen abokatu Jone Goirizelaiarekin eskaerak aztertzeko.

Besteak beste, epaileek hala erabakita oraindik deklaratu ez duten ertzainek deklaratzea nahi du Goirizelaiak. “Dena aztertu nahi dugu, gero kontuan izan ez diren gauzen gainean zalantzarik sortu ez dadin”, azaldu du.