argia.eus
INPRIMATU
Cabacasen hilketa ikertzeko batzordea sortzeari uko egin dio Eusko Legebiltzarrak
  • EH Bilduren talde parlamentarioak Iñigo Cabacas gaztearen hilketari buruzko ikerketa batzordea sortzeko proposamena eraman du Eusko Legebiltzarrera. Proposamena ez da aurrera atera, gainontzeko alderdi guztiek kontra bozkatu dutelako.

ARGIA @argia 2013ko azaroaren 21
Basauriko gazteari egindako omenaldi baten artxiboko irudia.

2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak tirokatutako gomazko pilota baten erruz hil zen Iñigo Cabacas basauriarra Athletic-en partidu baten ondoren.

Hilketa hori argitzeko batzordea sortzea errefusatzeko, EAJk EH Bilduri leporatu dio "egia ez bilatzea" eta Ertzaintza "higatzen" saiatzea.

Gainontzeko talde parlamentarioek ere (PP, PSE-EE eta UPyD) ez dute beharrezko ikusten EAEko Legebiltzarrak auzia ikertu dezan, Bilboko epaitegi bat kasua ikertzen ari dela argudiatuta.