Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua bete besterik egin ez zuelako, zeinagatik ezin den zigortua izan.
Ertzainburuari bi urteko espetxe zigorra ezarri zitzaion –ez zuen bete behar izan–, eta lau urteko inhabilitazioa –jada erretiroa hartua zuenean–, Iñaki Iriondo kazetariak Naiz.eus-en gogorarazi duenez. Gainerako akusatuak absolbitu egin zituzten.
EH Bilduko legebiltzarkide Josu Arzuagari erantzunez, Erkorekak esan du, jada Ertzaintzako parte ez direla aintzat hartzeaz gain, kontuan izan behar dela 2012an (Iñigo Cabacas gomazko pilota batek jota hil zenean), Ertzaintzaren jardunbide batzuk (zauritu bat zegoela jakitean Ertzainek hartutako erabakiak, armak jaso eta garbitu izana...) ez zirela barne-araudiaren aurkakoak.
> Josu Erkorekak, Julen Arzuagak eta gainerako taldeetako ordezkariek esandakoak Legebiltzarra.eus webgunean jasotako bideoetan entzun ditzakezue.