argia.eus
INPRIMATU
“Busti” web telebista sortu dute Ipar Euskal Herriko gazteek
  • Martxoaren 4ean izango da ikusgai Ipar Euskal Herriko gazteek sortutako Busti web telebistaren lehen saioa. Kanaldude herri telebistaren eta ehKz.eus gazte komunikazio proiektuaren laguntzari esker ekingo diote proiektuari.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko otsailaren 26a
Kanaldude herri telebistaren eta ehKz.eus gazte komunikazio proiektuaren laguntzari esker ekingo diote proiektuari. (Irudia: @kanaldude).

Gazteek euskarazko emankizunetan parte hartzeko aukera izango dute eta beren ekimenei ahotsa ematea da asmoa. Saioa hilean behin emitituko da eta Ipar Euskal Herrieko autobus geltokiak egingo dira saioak. "Autobus geltokiak bezala, gazteen topaleku izatea delako emankizunaren xede nagusia, gazteak autobus geltokietan bezala, hilero joan etorrian arituko baikara gu ere" kazeta.eus hedabideak jaso duenez.

Aurrekari gisa, 2014ko EHZ festibalean elkarlanean aritu ziren bertako komunikazio taldea, Kanaldude, Topatu.info eta ehKz. Festibalaren jarraipena egin zuten web telebista saioa eginez. Azaroaren 22an bilera publikoa egin zuten Hazparnen proiektua finkatzeko eta bost hilabetean lanean ibli dira, Kanalduderi esker bideogintza lantzen.