argia.eus
INPRIMATU
Burutakzioak buru eta akzio bilakatzen jarraitzera konprometitu da gazteria Altsasun
  • Hiru egun buruari eragin eta akziora jauzi egiten. Horixe izan da Burutakzio gazte topaketen muina. Altsasun batutako 1.200 gazte inguruk gogotsu hartu dute parte bost ildoren baitan antolatutako tailer eta saio desberdinetan.

Topatu.eus @topatu_eus 2014ko apirilaren 22a
Irekiera ekitaldia ostiralean. Arg: Topatu.

Mikropolitika, kanpo proiekzioa, desnormalizazioa, sormena eta komunikazio gerrilla ardatz, harremanak estutu eta lanketa eta ekarpen mamitsuak egin dituzte norbanakotik kolektibora jauzi eginez. Aurrera begira herrietan garatuko dituzten borroketarako baliogarria izango da bertan ikasi eta sentitutako guztia.

Aitzina eta Ernai gazte antolakundeetako kideek zoriondu egin dituzte gazteak oztopoak oztopo topaketak burutu izanagatik. Irudimenez eta sorkuntzaz herriaren eraikuntzan jarraituko dutela adierazi, eta sistema iraultzeko erantzukizunez jokatzeko deia luzatu dute. Mobilizaziorako data ere ezarri dute Altsasun: datorren maiatzaren 3an, Bilbon egingo duten gazte manifestazio nazionalera batzera deitu dute.

Ikusi topaketen argazkiak lotura honetan.

Ostirala

Larunbata

Igandea

Artikulu hau Topatu.info gunetik ekarria da lizentzia libreei esker. Originala hemen.