Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek apirilaren 17tik 20ra topaketak antolatu dituzte Altsasun. Burutakzio izena jarri diote, hausnartu, buruari eragin eta akziora pasatzeko gakoak eskaintzeko topaketak izango direla iragarri baitute.
Jarrera desobedienteen lanketan sakondu eta horiek praktikan jartzeko unea dela adierazi dute antolatzaileek. "Garaiotan desobedientziaren bidea oso presente dago, baina akziora pasatzeko momentuan hutsuneak ikusi ditugu eta horri aurre egin nahi diogu", adierazi dute Ernaiko eta Aintzinako kideek.
Borroka praktiken inguruko formazio teoriko eta praktikoa ez ezik eskaintza kulturala ere egongo da hiru egun horietan, eta harreman nazionalak estutzeko aukera izango dela esan dute.
Egitaraua sareratuta dago, eta sarrerak salgai daude hiriburu bakoitzean adostutako zenbait tokitan.