Burujabetza Teknologikoa izango da protagonista Informatikari Euskaldunen XI. Bilkuran

  • Bilkura UEUko Informatika sailak, Miramon Enpresa Digitalak eta Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu dute eta maiatzaren 17an izango da, Donostiako Miramon Teknologi Elkargunean. Hamaikagarren edizioko gai nagusia Burujabetza Teknologikoa izango da, eta aurrekoetan bezala, esperientziak trukatzea eta elkarlanerako espazioak ere sortu nahi dira. Egun berean III. Euskarazko Internet Eguna ospatuko da, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean. Matrikula doan da baina izena eman behar da www.ueu.eus helbidean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 08an - 10:02
Kartela.

Edurne Larraza bilkurako koordinatzaileak gai hau aukeratzearen arrazoiak ematen ditu:

"Pil-pilean dagoen gaia da burujabetzarena, ertz asko dauzkana, eta guk, informatikari euskaldunok, teknologiaren talaiatik begiratu eta aztertu nahi genukeena. Teknologiak gure bizitzako alderdi guztiak zeharkatzen dituen garaian, gutako bakoitzak bere erabilera eta garapenean egiten duen ekarpenari aurrez aurre begiratu nahi genioke. Jendarte antolatu eta burujabe bat lortzeko bidean teknologiek jokatu beharreko papera izango dugu eztabaidagai. Burujabetzaren oinarri izan daitezkeen proiektuei buruz hitz egiteko eta teknologia horien ideazio eta ezarpenerako bideak aztertzeko helburuarekin, entitate ezberdinak sartu nahi izan ditugu eztabaidan: instituzioak, herrigintzatik abiatutako ekimenak, arloko profesionalak eta baita akademia bera ere".

IKUSI EGITARAUA

Josu Waliñok, PuntuEUS Fundazioko zuzendariak maiatzaren 17an mundu guztian Interneteko nazioarteko eguna ospatzen dela azaldu du, eta III. urtez jarraian PuntuEUS Fundazioak, Euskarazko Internet Eguna antolatuko duela euskarak sarean duen egoera gogora ekartzeko: “Oraingoan, testuinguru berezian, burujabetza digitalaren testuinguruan eta UEUrekin elkarlanean. Izan ere, burujabetza digitalaz ari garenean hizkuntzaz ere ari gara. Erronkak eta helburuak buruan Euskara Interneten bizirik dagoela ospatzea da asmoa, eta datozen urteotan are biziago egon dadin konpromisoa dugula aldarrikatuko dugu Euskarazko Internet Egunean, modu irekian eta jai giroan. Gainera, erronka berri bat jarriko dugu jomugan: 10.000ra goaz. Bazatoz?”.

Bilkurako matrikula DOAN da, baina derrigorrezkoa da izena ematea: www.ueu.eus.

Albiste hau Sustatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia burujabetza
‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


2025-01-15 | Sustatu
Urtarrilak 20: Twitterretik (eta sare toxikoetatik) alde egiteko eguna

Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]


Teknologia
2025ak dakarrena?

2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]


Fedibertsoko edukiak euskarara itzultzeko zerbitzu librea gehitu dute Mastodon.eus-en

Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-20 | Sustatu
Mastodonen oinarritutako Matx.eus sare soziala abiatu da, euskal kirolaz jarduteko

Matx, tokiko kirolaren sare soziala, atzo jarri zen martxan. Urte hasieran app mugikor gisa jaio ondoren, orain Mastodon azpiegituraren gainean berregina azaldu da. Tokikom tokiko hedabideen sareko kirol albisteen biltegi gisa ageri da webgunea orain nagusiki,... [+]


Jaurlaritzak baztertu egin du ikastetxeei software libreko sistema eragileak eskaintzea

EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software libreko sistema eragileen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzea eskatuz. Aurrera atera den EAJ-ren eta PSE-EE-ren osoko zuzenketan ez da jasotzen... [+]


X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman?

X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]


Baionako Etxepare Lizeoak sare sozial libreak bultzatuko ditu helburu pedagogikoekin

Gero eta ohikoagoa da Mastodon edo Pixelfed bezalako sare sozial libre eta federatuetan kontuak izatea. Horretarako, euskaldun gehienek mastodon.jalgi.eus, mastodon.eus edo pixelfed.eus instantziak erabiltzen dituzte. Baionako Etxepare Lizeoak pauso bat harago eman du, ikasle... [+]


Eguneraketa berriak daude