Buru eta Bihotzaren aldarria

  • Eguneroko ekintza txiki batek asko aldatu digu gipuzkoarroi eguneroko bizitzaren ikuspegia.

    Gauza bakoitza nora bota pentsatzen dugu egun, eta ekintza horrekin, kontziente egiten gara gure bizimoduaren hainbat ezaugarriz. Batez ere, janari kondarrak bereizten ditugunetik.


2016ko otsailaren 29an - 07:17
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Esaterako:

                Gauzen balioaz jabetzen gara, jada "erabili eta bota" ez baitira ekintza automatikoak, eta nora bota pentsatzen ari garela, burura etortzen zaizkigu beste galderak: Benetan botatzeko da edo beste ezertarako erabili genezake?

                Orain gehiago hautatzen ditugu materialak eta kopuruak. Ez dugu feng shui asko irakurri beharrik jabetzeko gustura eta eroso bizitzeko oztopo dela plastikozko hamaika zirtzilkeriaz inguratuta egotea.

                Eguneroko bizitzaren parte egin zaigu zimurtzea, desegitea, heriotza, lur usteltzea... leku egin diegu gure hizketa-gaietan, sukaldean, etxe aurreko lurrean.

                Kontziente egiten gaitu etxeko elikaduraz, organikoaren pertza gure ispilu ere bada-eta. Zenbat barazki eta fruta jaten ditugu? Zer txartzen zaigu gehienetan?

                Erosketak egiterakoan nahiago ditugu zorrorik gabekoak, gero etxean alferrikako lekua hartzen digute eta.

                Lortu da norberaren sukaldeko kontuak ziren gai hauek guztiak, egun herriko Ekonomia eta Politikaren gai zerrendetan garrantzitsuak izatea.

                Auzolanean jarri gaitu: janari kondarrak hartzen dizkiguten abeltzainekin, edo auzo-konpostako kideekin, edo orbela edo txirbila ekarri ohi digunarekin, luarra ongarri modura baliatuko duen baratzezainarekin...

                Eta zikloak bueltan ekartzen digu, esker oneko baita, munduan balio handiena duen gaia: luarra, lur ustela, lur gorotza, denik eta lurrik emankorrena, bizitzaren ernegarri.

               Gipuzkoarron laurdena ari gara aurrera egiten DENOK (bai lurra eta bai pertsonok) hobeto biziko garela bermatuko digun bizi ereduan: Egunero ari gara frogatzen posible dela sortzen dugun hondakinen %80 gaika biltzea, eta organikoa ere bereizita bildu eta kudeatzea.

                Eguneroko ekintza txiki hori kontsumitzeko eta bizitzeko modua eraldatzen ari zaigu eta Erraustegiaren mamuak jada ez digu beldurrik ematen. Begietara begiratzen diogu eta irribarrez esaten: ez duzu tokirik gure bizitzetan. Zertarako zara zu, Erraustegi? gure seme-alabei 350 milioiko zor publikoa lepoaren bueltan kateatzeko? Herritarron osasuna arriskuan jartzeko? Gehiago kontsumitzearen eta erabili orduko botatzearen kultura bultzatzeko? Mespretxatzen eta gorrotatzen dugun zaborra neurrigabe hazteko? Urruneko herrietako zaborra erosi eta kamioiez errepideak trabatzeko, labeek erregaia izan dezaten? Lurra bizitza lantzeko izan beharrean, espekulaziorako eta zementuaren negoziorako izan dadin? Zertarako zara zu, Erraustegi?

                Bizitza aberasgarri bat eskuetan duenak ez dio mamuari beldurrik. Erraustegiaren bidea baino askoz bide emankorragoa da eguneroko ekintza txiki batekin lantzen ari garena, eta oraindik hasi besterik ez gara egin. Bidean aurrera egin nahi dugu:

Urtero herritar bakoitzak sortzen dugun hondakin kopurua murrizten jarraitu nahi dugu. Elikagai osasuntsuak soilik eta munduak digeritu ditzakeen objektuak soilik etxeratu nahi ditugu.

Bizitzaren zikloak kudeatzen burujabeak izan nahi dugu.

Lurrarekin errespetuzkoa den guztion onerako ekonomia zirkularra sustatu nahi dugu.

Auzolanari irekia dagoen kudeaketa publiko arduratsua eta gardena nahi dugu.

Azken batean, bizitzeko behar ditugun elikagai eta objektuetatik lur bizia sortzen jarraitu nahi dugu, eta ez ditugu gure osasuna eta lurrarena arriskuan jartzen dituzten hodei eta hondakin toxikoak sortu nahi.

               Gipuzkoarron laurdena dagoeneko praktikan hala ari garelako:

               Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketarik ez
2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


2023-04-27 | Usurbilgo Noaua
“Erraustegiaren errealitate kutsatzailea” agerian uzteko martxa larunbatean

Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira martxa deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak apirilaren 29rako, 11etan abiatuta, "Erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen" aldarripean, aipatu plantaren "errealitate kutsatzailea" agerian uzteko. Herritarrak... [+]


2022-11-16 | ARGIA
Zubietako erraustegiaren inguruetako kutsaduraren orain arteko datuak aurkeztuko dituzte Hernanin

Azaroaren 19an goizerako hitzaldi berezia antolatu du Hernanin Zero Zabor elkarteak: Holandako ToxicoWatch fundazioak Zubietako erraustegiaren kutsaduraz 2021ean bildutako laginekin egin duen txostena oinarri hartuta, Errausketaren Aurkako Mugimenduko bi kidek datuak eta... [+]


2021-12-21 | ARGIA
Errausketaren aurkako mozioa aurkeztu dute Bergarako Udalean eta elkarretaratzea egin dute

Abenduaren 20ko Bergarako Ohiko Udal Batzarrean mozioa aurkeztu dute bi herritarrek eta gaia eztabaidatu dute ondoren udaleko alderdi politikoek eta herritarrek. Mozio horrek laburtzen ditu Bergarako erraustegiaren auziko puntu nagusiak.


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


2021-11-05 | ARGIA
Elkarretaratze jendetsua egin dute Bergaran erraustegi proiektuaren aurka

Ekologistak Martxan mugimenduak deituta elkarretaratzea egin dute Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde hau izan da hondakin planta berri hori ere erraustegia dela seinalatu... [+]


2021-09-13 | ARGIA
Klima larrialdian jarri du fokua Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Donostian egindako protestan

Donostiako Kontxako badian giza katea egin dute irailaren 12an, estropada ospetsuen bigarren jardunaldia baliatuta. Zubietako erraustegiak klima aldaketa bultzatzen duela nabarmendu dute.


2021-03-25 | Txintxarri
Larunbateko ‘Gipuzkoako erraustegira martxa’ Lasarte-Oriako Okendo plazatik abiatuko da

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekitaldia antolatu du larunbat honetarako, martxoak 27: Zubietako erraustegira joatera animatu ditu herritarrak, Errausketarik ez, ez hiri hondakinak, ez industrialak lelopean protesta egitera.


2020-06-02 | ARGIA
GuraSOS: “Jose Ignacio Asensio gezurretan ari da”

Donostiako erraustegiaren afera ikertzen jarraitzen duela adierazten duen oharra bidali zuen Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordeak, maiatzaren 11n. Aldiz, Asensiok maiatzaren 28an kontrakoa zabaldu zuen, batzorde horrek GuraSOSek eskatutakoa atzera bota zuela esanaz... [+]


2020-03-26 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzaren “irtenbidea” Zaldibarkoaren ostean: erraustegi eta zementerak gizentzea

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiak eta Mutiloako zabortegia ixteak behartuta, Eusko Jaurlaritzak Agindua atera berri du, orain arte zabortegietara bideratutako hainbat hondakini beste irteera bat emateko. Paper industriarekin lotutako 102.500 tona hondakin erretzea da... [+]


2020-02-25 | ARGIA
Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
“Zaldibarkoak ere erakutsi digu ezin dugula erraustegia onartu”

Gipuzkoako erraustegia piztear direnean, larunbatean Donostian egingo den manifestaziora deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak: “Ez inori eta ez ezeri kasu egin gabe, azkenean Gipuzkoako agintari politikoek eta korporazio handiek egin dute nahi zutena. Proiektu... [+]


2020-02-05 | ARGIA
Erraustegiaren aurkako manifestazioa deitu dute, hau piztu bezperetarako

Gipuzkoako mugimendu sozial, politiko, sindikal eta ekologistako kideek osatzen dute Larreko (larrialdi ekologikoari aurre egiteko) mahaia. Otsailaren 29an, 17:00etan Donostiako Easo plazatik aterako den manifestazioa antolatu dute. "Osasuna, ekonomia eta klimagatik, ez... [+]


2019-05-24 | Koldo Izagirre
Astean asteko historia
2018ko urtarrilaren 28a

Eguneraketa berriak daude