Arrakasta ari da izaten Getxoko, Gernikako, Bilboko eta Eibarko emakumezko errugbilariek Europako txapelketaren finalaren atarian zabaldu duten bideoa. Gizonezkoak baino ageri ez diren bideo bat egin du Bilboko Udalak finala iragartzeko. Gizonezkoek ez ezik, emakumezkoek ere errugbian jokatzen dutela aldarrikatu dute.
Maiatzeko asteburu ohiko bat balitz, errugbiak ez lituzke kirol kazetaritzako albisteak bereganatuko. Asteburu honetan, ordea, Europako txapelketaren finala jokatuko da Bilbon, eta onenen artean daudenen bi talderen arteko lehia ikusteko parada izango da. Testuinguru honetan, instituzio publikoek emakumeei emandako protagonismo eza gaitzetsi dute Gernikako, Getxoko, Bilboko eta Eibarko errugbi taldeetako emakumeek bideo honetan. Errugbian emakumezkoek ere jokatzen dutela aldarrikatu dute: “Kontuan ez da nork emango didan baimena, baizik eta nork geldiaraziko nauen”.
"La cuestión no es quien me va a permitir...¡sino quien me va a detener!" @Arteanet @bizkaialde @GetxoKirolak @GernikaRT @UniBilbaoRugby #AupaGetxo #GetxoRugbyNeskak #GetxoKirolak pic.twitter.com/Qen3Sodiwb
— Getxo Errugbia (@GetxoRugby) 10 de mayo de 2018