Hego Euskal Herrian langabezia %10,4ra iritsi da jada, eta larriena da zenbakiek gorantz jarraitzen dutela, izugarri azkar gainera -urtebetean bikoiztu egin da-. Espainiako datuak are okerragoak dira: populazio aktiboaren %17,3an dago langabezia; eta joan den astean Espainian langabetu kopuruak 4 milioi pertsona gainditu izanak alarma gorria piztu zuen komunikabideetan. Europan ere goraka doa langabetu kopurua, eta krisiaren datu ekonomiko orokorrak Euskal Herrian baino okerragoak izan badaitezke ere, lanik gabekoen zenbakiak apalagoak dira: Alemanian %8,5, Frantzian %7,8 eta Erresuma Batuan %6,7.