Abenduaren 15ean BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak saldu direla jakinarazi du Bertsozale Elkarteak.
Azken sarrerak bart saldu ziren eta ez dira gehiago salgai jarriko. Beteta dago beraz BECeko aforoa.
Arrakasta handia izaten ari da aurtengo Txapelketa Nagusia. Finalaz gain, Tolosako eta Murgiako finalaurrekoetan "dena salduta" kartela jarri dute leihatilan.