Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako sarrera guztiak agortu dira. Ekainean izan zuten aukera Bertsozale Elkarteko bazkideek finaleko sarrera erosteko, eta uztailetik aurrera herritar orok. Irailaren 25ean saldu dira azkenak. Aforoa bete denez, ez da sarrera gehiagorik salgai egongo.
Lehen faseko eta finalaurrekoetako saio guztietarako sarrerak daude salgai www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforo mugatua dutela eta sarrerak aurrez eros daitezkeela webgune horretan.
Aurki jarriko ditu Bertsozale Elkarteak salgai finalera joateko autobus txartelak eta bazkari txartelak. Horiek ere, www.bertsosarrerak.eus atarian.
Hitzetik Hortzera telebista saioak igandetan egingo du bezperako saioaren laburpena. Eta astelehenero jarriko ditu bertsoa.eus atariak asteburuko saioetako bertsoaldiak ikusentzungai.
Lehen faseko saioak ez dira zuzenean emango. Finalaurrekoetako saioak, berriz, Internetez Bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan eskainiko dira zuzenean; baita, telebistaz ere, ETB4 katean ere.