Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak itxi egin du Egunkaria auziko pieza ekonomikoa eta horrenbestez, 2003ko otsailaren 20an hasitako prozesu judiziala amaitu egin da.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak euskarazko egunkaria ixteko agindua eman zuen Egunkaria ETArekin lotuz. 2010era arte itxaron behar izan zuten auzipetuetako askok absoluzioa jasotzeko.
Gainera, horren ondoren ere auziko atal ekonomikoak bere bidea jarraitu zuen. Asteartean bukatu da bigarren adar hori azkenik, 1998-2001 urteen artean ustez egindako delituak preskribatutzat jo baititu Gipuzkoako Auzitegiak.
Begoña Zubelzu, Ainhoa Albisu, Fernando Furundarena, Mikel Sorozabal, Joxe Mari Sors, Txema Auzmendi, Iñaki Uria eta Joan Mari Torrealdai auzipetuak libre geratu dira horrenbestez eta ez diote epaiketari aurre egin beharko, Fiskaltzak nahi zuen bezala.