Bukatu da Egunkaria auzia

  • Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak itxi egin du Egunkaria auziko pieza ekonomikoa eta horrenbestez, 2003ko otsailaren 20an hasitako prozesu judiziala amaitu egin da.


2014ko urriaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-10-17 09:41
2003an itxi zuten Egunkaria, baina 11 urte geroago, auzi ekonomikoa oraindik irekita zegoen (argazkia: Gari Garaialde / Argazki Press).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak euskarazko egunkaria ixteko agindua eman zuen Egunkaria ETArekin lotuz. 2010era arte itxaron behar izan zuten auzipetuetako askok absoluzioa jasotzeko.

Gainera, horren ondoren ere auziko atal ekonomikoak bere bidea jarraitu zuen. Asteartean bukatu da bigarren adar hori azkenik, 1998-2001 urteen artean ustez egindako delituak preskribatutzat jo baititu Gipuzkoako Auzitegiak.

Begoña Zubelzu, Ainhoa Albisu, Fernando Furundarena, Mikel Sorozabal, Joxe Mari Sors, Txema Auzmendi, Iñaki Uria eta Joan Mari Torrealdai auzipetuak libre geratu dira horrenbestez eta ez diote epaiketari aurre egin beharko, Fiskaltzak nahi zuen bezala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egunkaria auzia
2023-02-17 | Leire Artola Arin
‘Egunero behar genuen’ liburua aurkeztu du Imanol Muruak, behin-behineko egunkariaren kronika

Otsailaren 20an beteko dira 20 urte Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak indarrez itxi zuenetik. “Euskarazko egunkaria itxi duzue baina hemen gaude”, halaxe erakutsi zuten biharamunean Egunero argitaratuta. Bertako zazpi langile elkarrizketatu ditu Muruak, eta bere... [+]


2021-07-28 |
Otsaileko hostoak


Kaka esplikatzen

Politikoek ikaragarri maite ditek beren lepoa. Baina lepoa galtzeko arriskurik balute ere, saiatu egin behar litekek hitz egiten, konponbideak eskaintzen", Zintzozuri sakristauak.

- "Hobe isilik. Konpon dezatela berek, berek egunero izorratzen dutena!",... [+]




Uria askatzeko aukera

Duela urtebete eta lau hilabete, otsailaren 20an, hasi zen Iñaki Uriaren sufrikarioa, Guardia Zibilak Egunkaria itxi eta euskal kulturaren esparruko beste hamar pertsona atxilotu zituenean. Inkomunikazioko lehen bost egunak iragan ondoren Inma Gomila, Luis Goya,... [+]

2021-07-19 | Mikel Asurmendi
Xabier Olega: «Estatuaren helburua euskalgintza ETArekin homologatzea da"
Xabier Oleaga kazetaria eta Partaide ikastoletako komunikazio arduradunak zortzi hilabete eta erdi egin zituen espetxean «Egunkaria auzia» dela-eta. Azaroaren 3tik 23ra arte, Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelera joan behar izan zuen egunero sinatzera. 24tik aurrera,... [+]

Iñaki Uria: «Kartzelaldiarekin eutsi nahi diote Egunkaria auziaren ahultasunari»
Hamasei hilabete daramatzazu espetxean. Zer duzu kontatzeko esperientzia honetaz?
Gizartearen giza-zabortegiak dira hauek. Baztertuenen hondorategiak. Estatuaren agintekeria bere bisaia gordinenean ageri da hemen. Euskaldunekiko bereziki. Agintekeria hori bereizkeria ere... [+]

2021-03-17 | Ander Perez
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
“Sumatzen genuen ‘Egunkaria’-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela”

Euskaldunon Egunkariaren itxierari buruzko Paperezko hegoak dokumentala zuzendu eta aurkeztu berri du Samara Veltek (Zarautz, 1991) Josu Martinezekin batera. Azkenaldian euskal gatazkaren memoriaren transmisioari buruzko doktore tesian murgilduta badago ere, ezin izan dio... [+]


2021-01-26 | Saioa Baleztena
Sara González. Estoldak astintzen
“Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma”

Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]


2020-02-20 | ARGIA
Gaurko egunez, 2003ko otsailaren 20an ‘Euskaldunon Egunkaria’ itxi zuen indarrez Espainiako Guardia Zibilak

Euskaraz argitaratzen zen egunkari nazional bakarra, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz zigilatu zuten.


2019-02-22 | Miren Osa Galdona
2003-02-20 Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak
Dena aldatu zuen deia

‘Egunkaria’ and Sedition: Spain closed down the Basque-language newspaper 15 years ago

On the morning of 20th February, 2003, I picked up the phone and heard Joxemari Irazusta's voice: "The Civil Guard have arrested Pello Zubiria." Pello? Joxemari told me the little he knew about it, and I couldn't believe it. I got back into bed; I couldn't... [+]


Eguneraketa berriak daude