argia.eus
INPRIMATU
Bueltan da Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdia
  • Euskaltzaindiak, Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu Gaztetxearekin eta Bira Kulturarekin batera antolatutako euskarazko antzerki txikia Bilboko Alde Zaharrera helduko da bigarrenez otsailaren 6tik 27ra.

Uriola.eus @uriolaeus 2020ko urtarrilaren 29a

Euskarazko antzerkia "hauspotzea" helburu, Lautan Hiru 'antzerki txikia, festibal handia' egitasmoa antolatu dute bigarrenez Alde Zaharreko Cafe Bar Bilbaok, Zazpi Katu Gaztetxeak eta Bira Kulturak, Euskaltzaindiarekin batera. Horrela, otsailaren 6tik aurrera, lau astez jarraian ikusleek ostegunero hiru antzerki ezberdin ikusteko aukera izango dute, lau eragile antolatzaileen egoitzetan.

2019an Euskaltzaindiaren mendeurrenean abiatutako egitasmoa da Lautan Hiru antzerki jaialdia. Aurreko urtean izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere Bilboko Zazpikaleak euskarazko antzerkiz "blaitzea" erabaki dute antolatzaileek.

Jaialdian aurkeztuko diren lan gehienak formatu txikikoak izango dira, 20-30 minutuko lanak asko jota. Bestalde sarrerei dagokionez, ostegun bereko hiru piezak ikusi nahi dituenak laguntza bonoa erosteko aukera izango du, 5 eurotan. Laguntza bonuak BIRAn eta Euskaltzaindian egongo dira salgai jaialdia hasi baino astebete lehenago. Pieza bakarra ikusi nahi duenarentzat 2 euroko sarrerak salgai egongo dira gune esberdinetan.

EGITARAUA

Otsailak 6

19:00: Euskaltzaindia: Lolipop (Cecilia Paganini Clown)

20:00: Cafe Bar Bilbao: Salaketa (Cafe Bar Bilbao antzerki saria)

21:00: BIRA Kultura: Maixuaren edari miragarria (Ituiño magoa)

Otsailak 13

19:00: Cafe Bar Bilbao: Orbangabe —Iban Zalduaren ipuin batean oinarrituta— (Mikel

Martinez)

19:45: Euskaltzaindia: Amatxik dixit (Goitibera konpainia)

20:45: Zazpi Katu: Manifestu bat (Miren Tirapu)

Otsailak 20

19:00: Euskaltzaindia: Edipo eta Yokasta (Irati Agirreazkuenaga/ Arantzazu Sanz)

20:00: Zazpi Katu: Bakean dagoena bakean utzi (Idoia Torregarai/ Mirari Martiarena)

21:00: BIRA Kultura: ETAren agiri bulegoa (Galder Perez/ Ane Zabala)

Otsailak 27

19:00: Euskaltzaindia: Baubo (Beatriz Egizabal ipuin-kontalaria)

20:00: Zazpi Katu: Panpina (Erika Olaizola)

21:00: BIRA Kultura: Hiltzen zarenean (Telmo Irureta)

+ Yogurinha Borova