argia.eus
INPRIMATU
BSHko lantokiko sarbidea itxi dute langileek euren etorkizuna negoziatu nahi dutela aldarrikatzeko
  • Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa erakutsiz. "Zuzendaritzak jarritako betoarekin segitzen dugu eta bileretan parte aktibo izatea ezinbestekoa da guretzat", adierazi du BSHko langile eta LAB sindikatuko kide Sergio Ayucarrek. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2025eko martxoaren 20a