argia.eus
INPRIMATU
BSH Ezkirotzeko enpresa batzordea ez da izango ostiraleko Madrilgo bileran
  • Espainiako Industria Ministerioak antolatu du bilera, eta langileek jakinarazi dutenez, ez dituzte gonbidatua, "gure interesak ordezkatuko dituena Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza izango baita". Langileek elkarretaratzea egingo dute ostiralean 12:00etan enpresaren bulegoen aurrean, Madrilgo bilerarekin bat eginez.

Julene Flamarique 2025eko urtarrilaren 09a
BSH Ezkiroz itxieraren aurkako elkarretaratzea Iruñean LAB

BSH Eskirozeko enpresa batzordeak jakinarazi du ez duela parte hartuko ostiral honetan Madrilen izango den bileran. Bertan izango dira Nafarroako eta Espainiako gobernuetako ordezkariak zein BSH multinazionalaren Alemaniako zuzendaritzakoak. Duela aste batzuk enpresak jakinarazi zuen Ezkirozko lantegiaren “aldebakarreko eta aurretiazko negoziaziorik gabeko” itxiera izango dute aztergai.

Espainiako Industria Ministerioak sustatu du bilera, eta ez ditu langileen ordezkariak gonbidat, enpresa batzordeak berak azaldu duenez, "gure interesak ordezkatuko dituena Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza izango baita". Bileran hitz egindakoaren inguruko xehetasunak emango dizkio Nafarroako Gobernuak larunbatean, bilera batean. Edonola ere, enpresa batzordeak nabarmendu du BSH taldeko Alemaniako zuzendaritzako kideak egongo direla Madrilen: "Horrek Nafarroako Gobernuarekin zuzeneko interlokuzioa ahalbidetuko du, harreman hurbila eta etengabea baitugu harekin, eta konfiantza dugu".

Langileek elkarretaratzea deitu dute ostiralean, 12:00etan, Ezkirotzeko lantegiaren bulegoen aurrean, Madrilgo hitzorduarekin bat eginez.