argia.eus
INPRIMATU
Bruselan etxebizitza hutsak errekisa ditzake gobernuak, alokairu sozialak sortzeko
  • Bruselan legez kanpokoa da etxebizitza hutsak izatea, eta hainbat komunek (Belgikako hiriburua banatzeko barruti modukoak) lege-tresna bat jarri dute martxan etxebizitzen kontrola hartu eta merkatura ateratzeko, arrazoizko prezioetan.

Manex Usarralde Garmendia 2024ko uztailaren 30a
Etterbeek komuna, Brusela.

Belgikako hiriburuan legez kanpokoa da bizitzera sartzeko moduko etxebizitza hutsik edukitzea, hirian indarrean dagoen Etxebizitzaren Kodearen arabera. Araudi horrek bi hamarkada zeramatzan indarrean, baina inoiz ez zen aplikatu; izan ere, udal batek ondasun bat konfiskatu eta alokatzeko erreformatzen zuenean, jabeak erreklamatu egin zezakeen erreforma egin eta berehala. 2022an araudia aldatu zuten, eta horrek joko-arauak ere aldarazi zituen.

Hala, araudian jasota dagoen "kudeaketa publikorako eskubideak" agintariei aukera ematen die higiezin hutsak edo osasungaitzak errekisatzeko, berritzeko eta alokairu sozial gisa merkaturatzeko. Udal batek araudia urratzen duen kasuren bat atzematen badu, etxebizitzaren erreformaren kostuak ordaindu eta alokairu sozial gisa merkaturatzeko aukera dauka, eta jabeak ezin izango du erreklamatu udalak inbertitutakoa errekuperatu arte, eta hori hamarkadatan luza daiteke.

Hainbat unibertsitatek osatzen duten Bruselako Ikasketa Institutuaren txosten baten arabera, 4.500 etxebizitza daude hiriburuan, eta horiei guzgiei ezarri ahal zaie prozedura hori. Oro har, azken hamarkadan Europar Batasunean %50ean garestitu dire etxebizitzen prezioa, batez beste.