Milaka Kataluniar elkartu dira Bruselan egin duten manifestazio "horian". Europari esnatzeko eskatu eta Kataluniarentzat demokrazia aldarrikatu dituzte abenduaren 21eko hauteskundeen atarian. Puigdemont eta Kontseilariak ere manifestazioan daude.
Kataluniako Biltzar Nazionalak (ANC) eta Omnium Cultural elkarteek manifestazioa deitu dute Bruselan, Europaren bihotzean, “esnatu Europa, Kataluniarentzat demokrazia” lemapean. Manifestazio horia izango da, antolatzaileen esanetan Bruselan “kolore horia ez baitute debekatu”. Preso politikoen askatasunaren aldeko kolorea bihurtu da azken asteetan horia.
Belgikako poliziak atzo Europako Parlamentuari ohartarazi zion manifestazio jendetsua espero dutela Bruselan. Poliziaren arabera, 20.000 eta 30.000 herritar inguruk parte hartuko dute. 250 autobus atera dira Kataluniatik. Bruselako hoteletan jada ez dago logelarik libre.
Manifestazioan izango dira Carles Puigdemont eta Bruselan dauden gainontzeko Kontseilariak. Aurreko egunetan jada, Kataluniar asko bildu dira Europako hiriburuan eta kontzentrazio inprobisatuak egin dituzte, Europak Kataluniako aferan esku hartu dezan eskatzeko.
Una amiga que era a la Grand Place de Brussel·les em passa aquest vídeo. Crec que mai havia vist res similar en aquesta ciutat. pic.twitter.com/N4wAHal1Vc
— Aleix Sarri Camargo (@aleixsarri) 5 de diciembre de 2017
Així llueix la Grand Place de Brussel·les avui. Visca Catalunya! #RoadtoBrussels #OmplimBrusselles pic.twitter.com/CyL7meyWg2
— Joel Reguant 🎗 (@jreguant) 6 de diciembre de 2017
Ho cridarem on faci falta, avui a la Grand Place de Brussel·les: #LlibertatPresosPolítics! #RoadtoBrussels #OmplimBrusselles pic.twitter.com/JQC5vpfz1g
— Joel Reguant 🎗 (@jreguant) 6 de diciembre de 2017
Veo esto desde Bruselas hace unas horas. Alucinante...#RoadToBrussels #21D #OmplimBrusselles #fotemelcamp pic.twitter.com/P0nZmod5YX
— Alberto Martín (@AlbertoMartin_) 6 de diciembre de 2017
⚠️Demain 7/12 #manifestation des #Catalans prévue à Bruxelles. Nous prévoyons des problèmes de circulation dans et autour du quartier européen ainsi qu’àh l’est de #Bruxelles.
📣Lire plus https://t.co/wCDHPbahML ou suivez nous demain via @zpz_polbru. #RoadtoBrussels pic.twitter.com/qoB0yRQ1KS
— PolBru (@zpz_polbru) 6 de diciembre de 2017