argia.eus
INPRIMATU
LGTBIQ pertsonen berdintasunerako lehen estrategia abiarazi du Bruselak
  • Europar Batasunak LGBTIQ kolektiboen (gayak, bisexualak, transgenero, transexualak, travestiak, intersexualak eta queer)  "berdintasun osoa lortzea" helburu duen lehen estrategia aurkeztu du ostegun honetan.

Jone Markuleta @JMarkuleta 2020ko azaroaren 13a
Bruselako LGBT harrotasuna 2019

Bruselak hainbat ekimen aurkeztu du azaroaren 12an LGTBIQ kolektiboaren babes legala hobetzeko. Segurtasuna eta diskriminaziorik eza bermatuko dituela adierazi du Vera Jourovak europar EBko Gardentasun eta Balioen komisioko kideak, Viktor Orbanen Hungariako Gobernuak beste lege proiektu polemiko bat iragarri eta egun batera. Proiektu sexista horretan dio ama emakumea dela eta aita gizona.  Jourovak argi utzi nahi izan du proiektua ez dagoela "inoren aurka zuzenduta".

 

 

Bruselak iragarritako estrategiak LGTBIQ ikuspegia "politika eta ekimen guztietan txertatzea" aurreikusten du, eta, horretarako, neurriak aurreikusi ditu lau jarduera-eremutan: diskriminazioari aurre egitea, kolektiboaren aurkako gorroto-delituak jazartzea, gizarte inklusiboagoa eraikitzea eta nazioartean berdintasunaren bozgorailu izatea. Jourovak gaineratu du, koronabirusak konfinatutako aldian egoerak okerrera egin duela gazte kolektiboko askorentzat. 

Polonian hainbat udalerrik ezarritako "LGTBIQ eremu libreak" deiturikoak kritikatu ditu Jourovakek, baita Hungariak bikote homosexualen adopzioei betoa jartzeko proiektua ere. Bruselak iragarritako estrategiaren gakoetako bat sexu bereko bikoteek adoptatutako seme-alabek estatu kide guztietan aitatasuna izan dezaten sustatzea da, baina Jourovak aitortu du erronka konplexua izango dela.