argia.eus
INPRIMATU
Bruselak ikatza, petrolioa eta gasaren amaiera finkatu du 2050. urterako
  • Europar Batasunean berotegi-efektua sortzen duten gasen igorpenak mende erdialderako desagerraraztea proposatu du Europako Batzordeak. Horretarako, erregai fosilak alde batera utzi beharko dira.

Iñigo Igartua @igartua19 2018ko azaroaren 28a
Poloniako ikatzaren zentral termikoa. Argazkia: El Pais

Ikatza, petrolioa eta gas naturala ekonomiaren motor izan diren errekuntzaren garaiari 2.050. urtean iraungitze data ezarri dio Bruselak. Ordurako, elektrizitatearen %80 energia berriztagarrien bidez sortzea eta teknologia kutsagarriei aurre egiteko fiskalitatea erabiltzea proposatu du.

Nazio Batuen Erakundeak klima aldaketaren aurrean ahaleginak hirukoiztea eskatu du, aurten “inoiz baino gehiago” hazi diren berotegi-efektua sortzen duten gas igorpenak murrizteko.

Batzordeko ingurumen zuzendari Joyce Msuyak, ekonomiara zuzenean bideratuko diren politika “berdeak” ezartzera animatu ditu politikariak.