argia.eus
INPRIMATU
Bruselak astelehenetik aurrera Europar Batasunaren barruko mugak ireki daitezela eskatu du
  • Mugak “lehenbailehen zabaltzea” eta “zirkulazio librea” berrezartzea beharrezkotzat jo du Europar Batzordeak. Hala ere, estatu guztiek ez dute gomendioa segituko. Portugalek eta Espainiak, adibidez, hilaren amaierara arte mantenduko dute muga zeharkatzeko debekua.

Mikel Eizagirre 2020ko ekainaren 12a
Alemaniako polizia federalaren kontrola.

Mugak “ahalik eta lasterren ireki” eta “pertsonen zirkulazio askea” berrezarri behar da, halaxe adierazi du ostegunean Europar Batzordeak. La Vanguardia egunkariak azaldu duenez, Schengen espazioko barne-mugak altxatzeko eskatu dute Batzordetik ekainaren 15ari begira. Europar Batasunetik kanpokoak, berriz, uztailaren 1etik aurrera zabaltzeko eskaera egin dute.

Dena den, EBeko kide diren estatu guztiek ez dute bide hori jarraituko. Espainiak eta Portugalek, adibidez, itxierari eutsiko diote. Sektore turistikoak zirkulazioa berrezartzeko interesa duen arren, bisitariek ekainaren amaierara arte itxaron beharko dute mugak zeharkatzeko.