argia.eus
INPRIMATU
Brontze Aroko etxe eta harresiak berregin dituzte Dulantzin

2010ko uztailaren 27a

Arabako historia agerian utzi dute Henaioko kastroan, Brontze Aroko etxeak eta harresiak berreginez. Dulantziko (Araba) udalak antolatu du, Araban turismoa indartzeko helburuarekin. Erakusketaz gain, Henaioko Kastroa Arkeologia Interpretazio Zentroa ireki dute, bisitariek inguru eta garai horri buruzko informazioa jasotzeko. Henaiotik Dulantzira artean dago egina ibilbidea.