argia.eus
INPRIMATU
Bake prozesuari sastrakak kendu nahi dizkio Currinek Euskal Herrira egingo duen bisitan
  • Harremanetarako Nazioarteko Taldea (HNT) urri bukaeran edo azaro hasieran iritsiko da alderdi eta eragile sozialekin hitz egiteko. Hauteskundeen ostean bakerako oztoporik ez egotea nahi dute.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko urriaren 06a
Espetxe politika eta berradiskidetzea izango ditu ardatz Currinek oraingo bisitan. Argazkia: www.eitb.com

Oraindik ez dute data zehaztu, ezta HNTko zenbat kide etorriko diren ere, baina Brian Currin abokatu hegoafrikarra Euskal Herrian izango da.

Deiak argitaratu duenez. Gizarte eragileen arteko konfiantza indartzeko asmoz etorriko da, horren bidez 2015eko hauteskundeak igarotzean bake prozesua errazagoa izan dadin. 

Euskal Herriko bake prozesuan laguntzen du HNTk. Espetxe politika eta berradiskidetzea izango ditu ardatz Currinek oraingo bisitan.

Harremanetarako Nazioarteko Taldea honako pertsonek osatzen dute: Silvia Casale eta Nuala O’Loan Irlanda Iparraldeko prozesuan aditua, Raymond Kendall Interpoleko buru ohia, Alberto Spektorowski irakasle uruguaitar-israeldarra, Pierre Hazan eta Brian Currin.