argia.eus
INPRIMATU
Brexit-aren aurkako mezua Ingalaterrako erreginaren kapeluan?
  • Asteazkenean egin du Ingalaterrako erreginak lehenbiziko hitzaldia parlamentu britainiarrean azken hauteskundeen ondoren. Hitzaldiaren edukiak baino, jantzi zuen sonbreiruaren esanahi politikoari buruzko espekulazioek eman dute zeresana ordea.

ARGIA @argia 2017ko ekainaren 22a
Europar Batasuneko banderaren antza al dauka Elisabeth II-aren kapeluak?

“Europar Batasuneko bandera al da hori?”, galdetu zuten sare sozialetan erabiltzaile askok. Izan ere, Elisabeth II-aren buruan zegoen kapelu urdinak, bere detaile horiekin, antzekotasuna izan dezake EBren ikurrarekin.

Kasualitate hutsa izan ala ez, hautsak harrotu ditu argazkiak eta Theresa May lehen ministroarentzat kolpe berri bat izan da, azken hauteskundeetan gehiengo absolutua galdu ondoren eta Grenfell dorreko sutearen ondorioz hildako pertsonen gorpuak oraindik hoztu ez direnean, askok ulertu baitute monarkak keinu bat egin duela Brexit-aren aurka, zeinaren kudeaketa oso konplikatua egiten ari zaion Theresa Mayri.