Zientzietako azterketa euskaraz egitea onarturik, aurten euskaraz egin ahal izan dute brebeta Seaskako ikasleek. Eskubide hori ikasle guziei zabaltzea eskatu du Euskal Konfederazioak. Bordaleko Akademiako Errektoretzak ez dio atea hetsi aukerari.
Zientzietako azterketa euskaraz egitea onarturik, osoki euskaraz pasa dute brebeta Seaskako ikasleek. Eskubide hori ikasle guziei zabaltzea eskatu du Euskal Konfederazioak agiri bidez.
Bordaleko Akademiako Errektoretzako ordezkarien hitzei fidatuz gero, eskubidea zabaldua izan beharko litzateke. Hain zuzen, Euskal Konfederazioak dioenari segi, ekainaren 28an burutu bileran jakitera eman zuen ikastetxe publikoetako zein giristinoetako ikasleek ere euskaraz erantzunez gero "tolerentzia" erakutsiko dietela azterketak zuzentzeko orduan. Adierazpen hori berantegi egin izana deitoraturik, geroari begira jarri da euskalgintzako eragilea: "Pozten gara jakiteaz aurten Seaskako ikasleei eman baimena hemendik goiti irakaskuntza sare giristinoko eta publikoko ikasleei ere hedatzen dela".
Baxoari dagokionez, ordea, frantsesez erantzun behar izan dute aurten ere Etxepareko lizeoko ikasleek. Azterketa egunean, eskubide urraketa salatu zuten, elkarretaratze baten bidez: