Osasun ministroak esandakoaren eta presidenteak aholkatutakoaren artean alde handiak izan dira Brasilen. Lehenak konfinamendua gomendatu du, pandemiaren hedapena geldiarazteko neurri bakar gisa. Presidentea, ordea, jarduera ekonomikoari eustearen aldekoa izan da.
Luiz Henrique Mandetta osasun ministro ohiak proposatutako konfinamenduak herritarren %76aren onespena zuen. Hala ere, Bolsonarok sarritan erakutsi du neurri horien aurkako iritzia; "Badakit bizitzak garrantzitsuak direla, baina ekonomiak eta lanek bere horretara itzuli behar dute" esan zuen presidenteak. Horri aurretik egindako adierazpenak gehitu zitzaizkion, hildakoak egongo zirela esanez, eta sentitzen bazuen ere hori horrela izan behar zela.
Pandemia herrialdera heldu zenetik agertu dira desadostasunak bi politikarien artean. Etxean geratzeko aholkua emanda ere, presidentea bera kalean ibili izan da bere aldeko manifestazioetan edo donutsak jaten. Horrek horrela jarraituz gero presidentea kritikatu beharko lukeela adierazi zuen Mandettak, eta presidenteak erantzun: “Hori egiten baduzu kalera botako zaitut”.
Presioak jasanda ere, dimisioa aurkezteko asmorik ez zuela adierazi zuen Mandettak. “Mediku batek ez du sekula bere pazientea alboan uzten” adierazi zuen, nahiz eta jakin bere jarduna presidentearen araberakoa zela. Horixe bera gogorarazi zion presidenteak, “umilagoa” izan behar zuela eta bere presidenteak esandakoa bete behar zuela adieraziz.
Presidenteak osasun pribatuan aritutako Nelson Teich onkologoa aukeratu du Mandetta ordezkatzeko.
Acabo de ouvir do presidente Jair Bolsonaro o aviso da minha demissão do Ministério da Saúde.
— Henrique Mandetta (@lhmandetta) April 16, 2020
Quero agradecer a oportunidade que me foi dada, de ser gerente do nosso SUS, de pôr de pé o projeto de melhoria da saúde dos brasileiros e