argia.eus
INPRIMATU
Marielle Francoren hilketaren susmagarri nagusia hil du Brasilgo poliziak
  • Emakume beltzen eta LGTBI kolektiboaren aldeko ekintzaile eta PSOLeko zinegotzia (Partido Socialismo y Libertad) 2018an hil zuten. Hasieran susmagarriak Brasilgo polizia-indar berezietako bi gizonezko izan ziren, baina azkenerako azkeneko hau, Adriano Magalhães da Nóbrega, izan da susmagarri nagusia. Poliziak tirokatuta hil da pasa den igandean, otsailak 9an, Democracy Now hedabideak kaleratu duenez.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko otsailaren 11
Adriano Magalhães da Nóbrega, Marielle Francoren hilketaren susmagarri nagusia hil du Brazilgo poliziak.

Gobernuak adierazi duenez, poliziarengandik ihes egin nahian zebilela hil dute Magalhães, Brasilgo Esplanada hirian. Polzia ohi honek Bolsonaroren familiarekin harremanak zituen.