Igandean Brasileko hainbat hiriburutan milaka persona izan ziren Gobernuan dagoen Dilma Rousseff, Langileaen Alderdiaren aurka, zenbait korrupzio kasuen tartean daudelakoan. Beto Almeida analista politikoaren ustez, eskubiko zenbait sektorek antolatutako martxa hauen helburu bakarra Rousseffen kargugabetzea da.
Protestetan klase erdi eta altuko jendeak parte hartzen duela esan dute. Mobilizazioetan gazte, afroamerikar eta klase xumeetako pertsonarik ez dagoela ere jakitera eman dute.
Etxebizitza sozialak herri xumearentzat
Presidenteak “Mi casa mi vida” proiektuaren hirugarren etapa abian jarri du. Programa horrekin hiru milioi etxebizitza sozial eskeiniko ditu, eta 2018. urterako zazpi milioi pertsonentzako etxeak eraikiko ditu.
Ezkerreko zenbait mugimendutatik jakitera eman dute abuztuaren 20an presidentearen aldeko mobilizazioa egingo dutela.
100.000 pertsona lurraren alde
Joan den abuztuaren 12an nekazarien aldeko “Marcha de las Margaridas” martxa egin zuten Brasilia hiruburuan. 100.000 pertsona bildu ziren.
Emakumeek antolatutako protestetan hainbat aldarrikapen atera zituzten kalera: familiako nekazaritza, emakumearen papera lurrean edota nekazal erreforma, besteak beste.