Brasilgo Diputatuen Ganberak joan den asteartean “Interneteko Marko Zibila” onartu du. Interneten erabileraren oinarrizko printzipioak arautu eta internauten datuak babestuko ditu.
Alderdi guztiek onartu zuten ekimena, oposizioko Alderdi Popular Sozialistak izan ezik. Orain Senatuan onartu eta Dilma Rousseff presidenteak berretsi beharko du lege bihurtzeko.
Interneterako konexio hornitzaileek erabiltzaileek kontratatutako abiadura bermatzera behartuko ditu “Marko Zibilak”. Enpresa atzerritarrak behartuko ditu herrialdeko legeak betetzera, hala nola Google eta Facebook bezalakoak. Arauak betetzen ez dituztenek zigorra bete beharko dutela azaldu dio RTri Eleonora Gosman kazetari argentinarrak.
Legea onartuz gero, Brasil munduko laugarren herrialdea izango da Interneten “neutraltasuna” arautzen, Txile, Herbehereak eta Eslovenia herrialdeen ondoren.