argia.eus
INPRIMATU
PPko 9 kide erreferendumaren alde Katalunian... bozketan nahasi ondoren
  • Oker txiki bat: Enric Millo PPko parlamentariak ezetz bozkatzeko esan nahi zien taldeko kideei, baina hanka sartu eta alderdiko bederatzi lagunek azaroko erreferendumaren alde bozkatu zuten.

ARGIA @argia 2014ko otsailaren 28a
Kataluniako Parlamentuan PPko kideak hizketan. Argazkia: Vilaweb.

Zehazki hauxe da nahasi diren PPko parlamentariek onartu dutena: “Kataluniak aske eta demokratikoki zehaztu dezala bere etorkizuna kontsultaren bidez”.

CUP, CiU, ERC, ICV-EUiA alderdiek aldeko boza eman zuten, PSCko 18 parlamentariek ez zuten bozik eman nahi izan eta proposamenaren kontra egin zuten Ciutadanseko denek eta PPko zortzik.

Ustekabean, beraz, Kataluniako Parlamentuaren bi herenek bozkatu dute kontsultaren alde. Gertakariak umorezko erreakzioak eragin ditu baina baita tentsioa ere. Vilaweb atari kataluniarrak jaso ditu iritzi horietako batzuk.