EH Bilduk ohar batean salatu duenez, Modou Faye-ri hautagai gisa aurkeztea galarazi diote Espainiako nazionalitatea ez izateagatik. Fayek 10 urte baino gehiago daramatza hirian bizitzen, egoitza-baimena du, baina ez du espainiar nazionalitaterik.
"Hiri demokratiko bat nahi dugu non bertan bizi diren pertsona guztiek eskubide guztiak izango dituzten. Hirian partehartzen duten eta beraien bizi eta lan proiektuak Iruñean garatzen dituzten pertsona migratzaile guztiek sufragio aktibo eta pasiborako eskubideak bermatuta izan ditzaten. Izan ere, nahiz eta pertsona horiek beraien betebeharrekin aurrera egiten duten gainontzekoen modura, ikus dezakegun oraindik ere parte hartze politikorako eskubidea urratzen zaiela", irakur daiteke EH Bilduk argitaratu duen oharrean.
Pertsona migratzaile guztien eskubide politiko, zibil eta sozialak bermatu daitezela eskatu du EH Bilduk eta gaineratu du benetan sentitzen duela "hiriarekin konprometituta eta Iruñea hiri hobeago eta irekiago bat egiteko inplikatuta dauden pertsonek, partehartzerako traba administratibo eta politikoak topatzea etengabean, Estatutik inposatuta datozenak".