Irailaren 11n Bartzelonako Diagonal eta Gran Via kaleak betetzera deitu du ANC-k. V hizkia irudikatuko dute: “V garaipenaren eta botoaren ikurra da”, azaldu du ANCko kidea den Carme Forcadellek.
Assemblea Nacional Catalanak (ANC) batzar orokorra egin zuen joan den larunbatean Tarragonan, aurtengo Diada eguneko mobilizazioen berri emateko eta ibilbide orria baliozkotzeko. Erabakitzeko eskubidearen alde lan erabakiorra gidatzen ari den herri mugimendua da ANC.
Diadaren eguneko erronka kataluniarrek deitzea izango dela adierazi zuten batzarrean. 2015eko azaroaren 9rako aurreikusita dago kontsulta. “Herriaren borondatea galdeketaren bitartez aditzera eman nahi dugu”.
Argazki galeria egin dute Nacio Digital-en.