Botere eta Lidergo Feministen jardunaldiak antolatu dituzte lehenengoz Donostian. San Telmo Museoan egiten ari dira lansaioak gaur, osteguna, eta bihar, ostirala, Euskal Herriko, Espainiako eta Mexikoko emakume liderren eskutik.
Oinordetzan hartutako botere maskulinoarekin nola hautsi, jendarte espazioetan edo ekintza jardueretan lortu nahi den lidergo mota eta emakume politikariei eskatu beharreko jarrera dira jorratzen ari diren gaietako batzuk.
Jardunaldiak adituen esku
Emakumeen parte-hartze politikoaren irakurketa egiteko Ursula Santa Cruz Castillo, nazioarteko aholkularia eta feminista postkolonialak hartuko du hitza.
Komunikazio eta lidergo tailerretan emate lanetan berdintasunean aholkulari eta hezitzaile den Rosa Escapa Garrachon eta komunikazio aholkulari eta hezitzaile aditu Cristina Mochales Modroño arituko dira.
Euskal Herriko botere-eremuak eta lidergoak aztertzeko berriz, Lohitzune Txarola Gurrutxaga, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Rafaela Romero, Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EE taldeko bozeramailea eta Zaloa Ibeas de la Cruz LABeko Emakume Arloko Arduraduna ariko dira.
EGITARAUA
AZAROAK 21, osteguna
9:30-10:00: Material banatzea
10:00-10:15: Aurkezpena eta ongietorria. Yolanda Barco Ramos eta Oihana Merino Cabrera, Haurralde Fundazioko Lankidetzako Teknikaria eta Garapenerako Hezkuntzako Teknikaria.
10:15-11:15: Kultura hiritartasuna eta emakumeen lan eskubideak. Pilar Muriedas Juárez. Antropologo Soziala eta Mexikoko Territorios Para la Equidad-eko Koordinatzaile Orokorra. Moderatzailea: Silvia Carrizo, Malen Etxea Elkarteko Lehendakaria.
11:15-11:40: Debatea
11:40-12:00: Atsedena
12:00-13:45: Emakumeen parte-hartze politikoa. Úrsula Santa Cruz Castillo. Nazioarteko aholkularia eta feminista postkoloniala. Moderatzailea: Luciana Davies, Emakumeen Ahotsa Elkartea.
13:45 – 16:00: Atsedenaldia
16.00- 19:00: Tailerrak:
- Emakumezkoen jabekuntza eta Lidergo Tailerra. Rosa Escapa Garrachón. Berdintasunean aholkulari eta hezitzaile aditua.
- Argi eta garbi komunikatu. Cristina Mochales Modroño. Komunikazioan aholkulari eta hezitzaile aditua.
AZAROAK 22, ostirala
10:00-11:00: Mahai-ingurua: Botere-eremuak eta lidergoak Euskal Herrian. Rafaela Romero, PSE-EE taldeko bozeramalea Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Zaloa Ibeas de la Cruz, LAB Emakumeen Arloko Arduraduna, Lohitzune Txarola Gurrutxaga, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaria. Moderatzailea: Maria Pilar Legarra, Asteasuko alkatea.
11:00-11:30: Debatea
11:30-12:00: Atsedena
12:00-13:30: Mahai-ingurua: Nire bizitzako diru-zorroak. Pilar Muriedas Juárez. Antropologo Soziala eta Mexikoko Territorios Para la Equidad-eko Koordinatzaile Orokorra. Moderatzailea: Leticia Bermejo Borobia, Haurralde Fundazioko Garapenerako Hezkuntzako Teknikaria.
13:30-16:00: Atsedena
16.00- 19:00: Tailerrak:
- Argi eta garbi komunikatu. Cristina Mochales Modroño. Komunikazioan aholkulari eta hezitzaile aditua.
- Emakumezkoen jabekuntza eta Lidergo Tailerra. Rosa Escapa Garrachón. Berdintasunean aholkulari eta hezitzaile aditua.