argia.eus
INPRIMATU
Bostongo Maratoian parte hartu zuen lehen emakumeak berriro egin du, 50 urteren ostean
  • 1967an K. V. Switzer izenarekin erregistratutako korrikalari batek lasterketa historikoa egin zuen Bostongo Maratoian: gizonentzako lasterketa batean modu ofizialean parte hartu zuen lehenengo emakumea izan zen. Aurten berriro egin du, 70 urterekin.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko apirilaren 18a
Switzer lasterketatik bultzaka ateratzen saiatu ziren uneko argazkia, 1967ko maratoian.

Erregistroan inizialak jarrita ezkutatu zuen bere generoa Katherine Switzerrek. Lasterketaren erdian parte-hartzaile batek bultzatu egin zuen eta une horretako argazkia ikono bihurtu zen.

“Garai hartan emakumeak maratoiak egiteko ahulegiak ginela uste zen, baina nik gogor entrenatu nuen eta neure buruarengan konfiantza neukan”, azaldu zion The New York Times-i duela hamar urte.

Lau ordu eta hogei minutuko denboran amaitu zuen lasterketa. Horrez geroztik 30 maratoi baino gehiagotan parte hartu zuen eta 1974an Bostongoa irabazi zuen. Lehen lasterketatik bost urtera emakumeei Bostongo Maratoian parte hartzeko baimena eman zieten eta 1984an Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten.

Aurten berriro ere egin du lasterketa, 70 urterekin, eta lau ordu eta 44 minutuan amaitu du.

 

 

 

Katherine Switzer, aurtengo Bostongo Maratoian (Arg.: Mary Schalm / Associated Press)