argia.eus
INPRIMATU
Bost urtean 1.582 milioi euro galdu dira Hegoaldeko soldatetan
  • Azken bost urtetan langileriek guztira 1.582 milioi euro gutxiago eraman dituzte poltsikora Hego Euskal Herrian ELA sindikatuaren esanetan.

ARGIA @argia 2017ko apirilaren 10
Adolfo Muñoz "Txiki" Idazkari Nagusiarekin batera, Joseba Villarreal eta Mikel Novalek aurkeztu dituzte datuak. (Arg.: ELA) Adolfo Muñoz \"Txiki\" Idazkari Nagusiarekin batera, Joseba Villarreal eta Mikel Novalek aurkeztu dituzte datuak. (Arg.: ELA)

2015ean hileko batez besteko soldata gordina 12 ordainalditan 2.056,25 eurokoa zen Nafarroan eta 2.250,20 eurokoa EAEn, Europako Batasunaren batez bestekoaren antzeko soldata. Kopurua Europa ekialde eta hegoaldeko estatuen aurretik da, baina Italia, Irlanda edota Frantziako Estatuaren aurretik. Iketak agerian uzten du azken urteotan soldatek izan duten galera: soldatek ia lau puntu galdu dituzte eros-ahalmenean.

Azterketaren arabera, lanaldi osoan lan eginda murritzean baino hiru aldiz gehiago kobratzen da. Emakumeek gizonek baino laurden bat gutxiago kobratzen dute. Egoera honen aurrean, ELAk azpimarratu du kontratu mugagabea izan behar dela kontratazio era ohikoena. Enpleguan ematen den iruzurraren aurka ere ekin behar dela azpimarratu du. Sindikatuak eskatu du 1.200 euroko gutxiengo soldata ezartzea langileen soldata eta bizi-baldintza duinak bermatzeko.

Adolfo Muñoz "Txiki" Idazkari Nagusiarekin batera, Joseba Villarreal eta Mikel Noval, hurrez hurren negoziazio kolektiboko eta arlo sozialeko arduradunek eman dute azterketaren berri Bilbon, astelehen goizez.