Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.
Ospakizuna baliatu dute, hurbildu diren hautetsiei 2026 arte ikasle berriak hartzeko tokirik ez dutela jakinarazteko. Izan ere, eskualdeko haurrez gain, urrunagoko familietako haurrak eskolatzeko eskariak ukaiten ditu Ttinkak.
Zentzu horretan, Lakarrakoaren gisako mikro-haurtzaindegi euskaldunak sortzeko xedeak loratzen hasiak dira Bidarrain, Irulegin eta Aiherran. Euskal Hirigune Elkargoak egitasmo hauen sorrera bultzatzeko 50.000 euroko laguntza onartu zuen iragan apirilean.
Haatik, egitura horietan ariko diren langile tituludun euskaldunak atzemateko zailtasunak daude.