2018an, Jusapolen aurkako manifestazio batean segurtasun indarrei "eraso egiteagatik" erruduntzat jo dute Marcel Vivet kataluniarra. Bartzelonako Audientziak "hiri gerrillatzat" jo du orduan gertatutakoa.
Bartzelonako Probintzia Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati, 2018ko irailean Jusapol Espainiako polizien sindikatu eskuindarraren aurka egindako manifestazio batean Mossoei pintura eta hautsa botatzeagatik. "Hiri gerrillen" antzera jokatu zela ebatzi du tribunalak, eta hiru delitu egotzi dizkio Marcel Viventi: desorden publikoa, segurtasun indarren aurkako atentatua eta lesioak, kalte-ordainak ematera behartzeaz gain.
2018ko irailaren 29an Jusapol sindikatuak manifestazioa egin zuen Urriaren 1eko erreferendumean Espainiako poliziek egindako lana txalotzeko. Horren aurrean hainbat elkarte independentistek elkarretaratzea antolatu zuten. Protesta hori ezagun ezin egin koloretako hautsak botaz, Indiako “holi” festaren antzera, mossoak askotariko kolorez zikindu zituztelako. Marcel Vivet Guanyem Badalona en Comú-ko zerrendako kidea zen orduan, eta mobilizazioan parte hartu zuen.
Auzitegiak ebatzi du manifestariek —horien arten Vivetek— jaurtitako pinturaren helburua ez zela festa baten irudikapena egitea, segurtasun indarrei eraso egitea baizik: hautsekin, Poliziari ikusmena zaildu eta arnasteko arazoak eragin nahi zizkieten bertaratuek. Gainera, tribunalak azaldu du botilak eta min emateko beste hainbat objektu bota zizkietela agenteei. Vivetek bandera bat esekitzeko zeraman makilarekin, ustez, polizia bat kolpatu zuen. Berak ezeztatu egin badu ere, karguez gain, agenteari 1.512 euroko kalte-ordaina ematera behartu dute Vivet.
2020ko azaroan, Generalitateko Barne Kontseilari zen Miquel Sámperrek iragarri zuen akordio batera heldu zirela, Kataluniako administrazioak mota horretako akusazio gehiago ez aurkezteko. Horren arabera, manifestazioetan segurtasun indarren aurkako akusazioak ez lirateke auzitegira helduko administraziotik. Halere, Viveten kasua salbuespenetako bat izan da, haren aurkako karguak mantendu egin baitira.
?M'acaben de condemnar a 5 anys de presó per haver-me manifestat contra el feixisme i per la independència del meu país.
— Marcel Vivet Regalón (@MarcelVR1) June 16, 2021
?Mai m'aturaran. Mai abaixaré el cap front a la repressió. pic.twitter.com/qhcodFHsyP