Duela bost urte armak utzi zituen erakundearen “berpizkunde” bat dela adierazi dute kideek.
Korsikako FLNC (Korsikako Nazio Askapenerako Frontea) talde armatuaren “berreraikitze” bat adierazi dute aurpegia estalita zeramaten bost pertsonak. Corse-Matin hedabideak argitaratu duenez, “aurkezpen ekintzak” egingo dituztela iragarri dute. Helburua “Korsikaren aurreikusitako heriotza” ekiditea dela esan dute, eta FLNCren “konpromiso historikoak mantendu” nahi dituztela.
FLNC taldea 1976an sortu zen, eta 2010era arte eragina izan zuen Korsikako politikan. Lau hamarkadatan 11.000 atentatu inguru egotzi zitzaizkion, eta bost urte dira aurten armak utzi zituela.