argia.eus
INPRIMATU
Bost parlamentari katalan presoek beren agiriak jaso Madrilen eta berriro espetxera eraman dituzte
  • Europan eta munduan jende asko harritzeko irudiak zabaldu dira gaur Madrildik. Espetxetik poliziek estu zainduta eramanik, Oriol Junqueras, Josep Sànchez, Jordi Turull eta Josep Rull diputatu hautatu berriek Madrilgo Kongresuan eta Raul Romeva senatariak Senatuan jaso dituzte beren kargua adierazten duten agiriak, ondoren berriro polizia berek hartuta espetxera eramanak izateko.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 20a

Goizeko hamarretatik aurrera, Soto del Realeko espetxetik poliziek estu zainduta eraman dituzte Madrilgo Kongresuaren eta Senatuaren egoitzetara azken hauteskundeetan hautatutako bost politikari katalan presoak. Josep Sànchez, Jordi Turull eta Josep Rull izan dira iristen lehenak eta igogailutik irtetean zain zeuzkaten JxCat, ERC eta EHBilduko hautetsiek txalo artean egin diete ongi etorria:

Ondoren iritsi da Orion Junqueras, aurreko lauekin bat egitera gestioan:

Ordu betez paperak sinatu eta beste zenbait parlamentari lagunekin egoteko tartea izan ondotik, lauak eraman ditu berriro poliziak espetxera bidean:

Gauza bera egin du Raül Romeva senatariak kargua hartzea zegokion Senatuan, nahiz eta hau behartu duten bere egin beharrekoak oso minutu gutxitan egiten:

Romevaren alderantziz, lau diputatu berriek lortu dute beren mezuak bideoz grabatuta zabaltzea. Hona: