Suprefeturaren blokeatzen ari ziren kideen kontra gasa eta borrak erabili dituzte agenteek. Baionako komisaldegiaren aurrean bildu dira atxilotuak askatu ditzatela eskatzeko.
Lan Erreformaren kontra sindikatuek eta Jusqu'au retrait kolektiboko kideek Baionan egindako ekintzari bortizki erantzun die poliziak eta kolektibo horretako bost lagun atxilo eraman ditu, Suprefektura barrura protesta egitera sartu direnean.
Iparraldeko Hitzak bideoz grabatu du atxiloketen unea:
Ekintzaileak goizeko 9etan suprefektura blokatzeko asmoz joan dira baina ateak itxita aurkitu dituzte. Zenbaitek hesia gurutzatu du protesta egiteko eta une horretan atxilotu ditu poliziak, Kazeta.eus-ek dioenez.
Su prefetura aintzinean ekintza errepresio politika salatzeko eta lan legearen kontra Ez gaituzte ixil araziko ! pic.twitter.com/QESJ2I6m1R
— jusquauretraitkolekt (@jusquauretraitk) 2016(e)ko ekainak 23
Paulmy etorbidea blokatua, goizeko atxilotuen libratzea lortzeko. Gasa eta makilak erabili dituzte lehenago pic.twitter.com/D5SOXYgB5e
— Battitt Crouspeyre (@BattittJanko) 2016(e)ko ekainak 23
— Iñaki Esnal (@i_esnal) 2016(e)ko ekainak 23
Mediabaskek Twitter bidez zabaldutako irudi honetan ere pertsona bat ageri da lurrean, negar-gasaren ondorioz:
Lan Legearen kontrako manifestazioan 1.000 lagun inguru bildu dituzte sindikatuek Lapurdiko hiriburuan. Bestalde, goizeko ekintzaren ondorioz atxilotutako lagunei sostengua emateko elkarretaratzea egin dute Baionako komisaldegian.
Txetx Etcheverry jipoitu du poliziak
Txetx Etcheverry Biziko militanteak atxiloketak izan diren unean poliziarengandik jipoia jasan duela salatu du kolektiboak ARGIAra bidalitako ohar batean.
Bizik azaldu duenez, Etcheverry lurrean zela birritan jo dute poliziek hanketan eta sorbaldan, eta aurpegia eta burua zapaldu diote, haietako batek bere kontrako oihuak jaurtitzen zaituen bitartean. Komisaldegian mediku batek Etcheverry hartatu behar izan du erasoaren ondorioz eta jasandako zaurien berri jaso du.