Voxen ekitaldiaren aurka protestan ari ziren barakaldarren aurka oldartu zen Ertzaintza. Bost lagun atxilotu dituzte eta gazte batek zauriak jaso ditu.
Ostegun honetan Vox alderdi ultraeskuindarrak hauteskunde ekitaldia egin zuen Barakaldon. Euskal Herriko gainontzeko txokoetan gertatu den bezala, hainbat bizilagun kalera atera dira haien kontra egiteko. Ehunka pertsona bildu dira Bide Onera plaza inguruan, Voxeko eledun Ortega Smith eta enparauak txistu eta oihu artean jasotzeko. Voxeko kideek euskal preso politikoen aldeko kartel bat erditik hautsi dute ekitaldian.
Ertzaintzak babestuta egin dute mitina eskuin muturreko alderdikideek. Plaza inguratzen zuten manifestarien aurka jo eta bost lagun atxilotu dituzte istiluetan, “desordena publikoa” egotzita.
Imagenes previas a la carga contra antifascistas de todas las edades
— Sare Antifaxista (@Antifaxismoa) July 9, 2020
Como se puede ver, gente muy peligrosa y violenta #Barakaldo pic.twitter.com/OtCj690WU8
4 detenidxs durante los altercados en #Barakaldo
— Sare Antifaxista (@Antifaxismoa) July 9, 2020
Cargas contra antifascistas de todas las edades
Fascistas de Vox se ensañan con banderas de Euskal Presoak Etxera Atzo, gaur eta beti #BarakaldoAntifaxista
Ser Antifascista no es delito
Protestar contra el fascismo no es delito pic.twitter.com/s8rGkez2fX