argia.eus
INPRIMATU
Bost kazetariren aurkako atentatu saiakera, lehergailuz kargaturiko USB gailuen bidez, Ekuadorren
  • Ekuadorren, bost kazetari lehergailuen jomuga izan dira astelehenean. USB gailuak bailiran, gutunazaletan bidali zizkieten, bakoitzari bere erredakzio edo etxera. Kazetarietako bat, Lenin Artieda, zauritu egin da gailua ordenagailuan konektatu eta lehertu denean.

ARGIA @argia 2023ko martxoaren 24a

Ecuavisa kate pribatuak jakinarazi du bere lantaldeko Lenin Artidak eskuan zauriren bat duela eta aurpegian urraturen bat, baina bestela ongi dagoela.

Modus operandi bera erabilita, Guayaquil hiriko TC Televisión eta Kitoko Teleamazonas-en ere jaso zituzten lehergaiz kargatutako USB gailuak.

Herrialdean prentsa askatasunaren alde lan egiten duen Fundamedios elkarteak gogor salatu ditu atentatuak.

Ekuadorko fiskal nagusiak esan du terrorismo eraso hauen aurkako ikerketa abiatuko duela.