argia.eus
INPRIMATU
Bost hilabeteko espetxe zigorra LABeko bi kiderentzat, Huerta de Peraltako gatazkaren harira
  • Greba eskubidea urratzen ari zela salatzeko, enpresaren ateetan furgoneta bat jarri zuten. Epaileak ekintzan delitua dagoela iritzirik, espetxe zigorra ezarri die. LABek helegitea jarriko duela adierazi du.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 05a
(Argazkia: LAB)

Sindikatuko kide auzipetuek beren auzi saiora ez agertzea erabaki zuten, argi adieraziz ez ziotela beren aurkako auziari men egingo. Epaia heldu den honetan, Imanol Salinas eta Jose Javier Oses bost hilabeteko espetxe zigorrari aurre egin beharrean daude. Fiskalak 12 hilabeteko zigorra eskatzen zuen.

LAB sindikatuak salatu egin du epaia. Helegitea jartzeko asmoa duela eman du jakitera, kideak absolbitzea edo zigorrak apaltzea lortzea asmo.

Hrrez gain, epaia salatzeko kanpaina ere abiatu dute autokarabana, “Borroka sindikala aurrera” leloarekin. Ostegunean autokarabana abiatuko da Iruñeko Trinitariosetik, Justizia Jauregitik eta CEN patronalaren egoitzetatik igaro asmoz.