argia.eus
INPRIMATU
Bost gizon atxilotu eta adin txikiko bat identifikatu dituzte, indarkeria matxistagatik
  • Bilbo, Erandio, Soraluze, Gasteiz eta Durangon gertatu dira erasoak, asteartea eta asteazkena bitartean. Erasotzaileak 18 eta 49 urte arteko gizonezkoak dira.

IƱigo Igartua @igartua19 2019ko urtarrilaren 03a
Bilboko San Frantzisko auzoan gertatu zen eraso matxista salatzeko abenduaren 26an egin zen elkarretaratzea. Argazkia: @EcuadorEtxea

Gasteizen, 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten asteartean, bikotekide ohia jipoitu eta mehatxatzea leporatuta. Antza denez, aitak 13 urteko alabari zaplazteko bat eman ostean, gurasoak eztabaidan hasi ziren. Jarraian, gizonak ama jo eta hormaren kontra jarriz mehatxatu zuen.

Durangon ostera, adin txikiko bat identifikatu dute 18 urteko bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gazteak kolpe bat jaso zuen aurpegian eta Galdakaoko ospitalera eraman zuten.

Andereak talde feministak deiturik elkarretaratzea egingo dute ostegunean Durangon, azken eraso matxista gaitzetsi eta biktimari babesa erakusteko. Soraluzeko Udalak eta Korner Morea talde feministak ere elkarretaratzea deitu dute egun bererako.

Bilbo, Erandio eta Soraluzeko erasoen berri hemen.